Belatza proiektuan Euskal Herriko lau musikari biltzen dira: Angel Unzu gipuzkoarra, Kike Arza nafarra eta Marie-Hélène Gastinel Maya eta Philippe de Ezcurra lapurtarrak.

 

            Askatasunaren ikur den belatza txoria bezala, taldearen musika estiloaren kodeetarik eta lengoaietarik libratzen da. Lau artista horiek senez jotzen dute, eta musika tresnak izigarri ongi menderatzen dituzte.

 

            Philippe de Ezcurra akordeoilariak zuen proiektua abiatu; haren obrak, edozein musika generotan gaindi, tradizioan errotu erritmoetan oinarritzen dira (fandangoa, zortzikoa, biribilketa...) eta aire koloretsuetan.

 

 

 

            Kontzertua euskaraz da, eta poesiaz eta energiaz josia; entzuleak urrun airatuko dira.